XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gurdi eta garraiagailuak (1) 1.-
Aldapa handiko lekutan basotik etxera belarra, garoa edo egurra garraiatzeko erabiltzen da.
Erdiko pertikaren atze-aurretan bi ohol estu zutik sartzen dira,
Hiru hauek belarra edo garoa eusteko dira.
Gurpiletako burdinazko xafla batzuek ezik, gurdi osoa zurezkoa zen.
Orain ardatza burdinezkoa da eta gurpilak gomazkoak.
Zurezko gurpilak sei edo zazpi eratakoak ezagutzen ziren, burdinazko xaflak era batera edo bestera zituztelarik.
Karroaren antzera pertika luze bat du, baina izaten dira bikoak, lerari jarri diogun bezala, ganadu batekin edo birekin erabiltzekoak.
Era berean, aipatutako ezpatak eta gurtaga gurdiari ere jartzen zaizkio behar denean.
Patatak, arbia, edo eror litekeen edozer gauza garraiatzeko da.
Garai batean txahala edo txerriak feriara eramateko ere erabiltzen zen.
Gure baserrietako garraiagailu berezienak hiru hauek izan dira.
Gaur behiekin baino gehiago traktoreekin erabiltzen dira karroa eta gurdia, eta honetarako pertika moztu eta burdinezko lotura berri bat jarri diete.
Bide berriak zulatzen zituela eta, aspaldi debekatu zitzaien baserritarrei zurezko gurpildun gurdiak erabiltzea, gurdibideetan ezik, eta horregatik gaur gurpilak gomazkoak izaten dituzte.